XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eguberria eta gabonak Angel Murua. Sustraiak dantza taldekoa.

Olentzero, oraindik, bizirik dirauen ohitura.

Euskal Herriak Gabonetako jaien inguruan gorde dituen ohitura diferenteetaz hitzegin aurretik, jai hori nola eta noiz sortzen den aipatu behar da.

Lehenengoz, kristautasunak, beste erlijio guztiak bezala, 2. 000 urte baino gehiago ez ditu.

Gizakia, berriz, orain dela 10.000.000 urte bazebilen planetan zehar.

Urte guzti horietan humanitateak beste erlijio batzu zituen, orain ezagutzen ditugunetatik diferenteak zirenak.

Antxina erlijio horiek gizakiarentzako ulergaitzak ziren fenomeno naturaletan oinarritzen ziren (eguna-gaua, uda-negua, ereinketa-bilketa, bizitza-heriotza, eta abar).

Erlijio hauek, bestalde, eragina utzi zuten sortzen ari ziren berrietan, batez ere jaien arloan, berriek antzinako jai paganoak kristau eskema berriari egokitu besterik ez zituen egin eta (sinkretismoa).

Horrela, neguko solstizioko aintzinako kultoak jesusen jaiotzaz izan ziren ordezkatuak egutegi kristauan.

Euskeraz, bi adiera diferentez ezagutzen ditugu jai hauek: Gabonak eta eguberri.

Jose Mari Satrustegik puntualizazio inportante bat egiten du bi hitz hauei buruz: Gabonak gabona da (gau ona) eta pluralean esatearen arrazoia solstizio ospakizunak jai eta erritozko egun askotako epealdiak bezala jotzen zituen aintzinatik jasotako euskal eskema mentala da.

Kristau erlijioak gaua sakratutzat azpimarratzen du eta Eguberri hitzak, berriz, eguna azpimarratzen du, egun berria hain zuzen ere eta gaua guztiz mesprezatuz.

Neguko solstizioko jaiak gaua gero? Eta motzagoa izaten hasten denean eta geroz eta argi ordu gehiago dituen egunari terrenua jaten dionean ospatzen dira.

Euskal gabonak Euskal gabonak utzi dizkigun errito herrikoien artean bi azpimarratu daitezke: diru eskaerak eta gabonetako tronkoa.

Azken hau Europa guztian zehar asko hedatua dagoen ohitura da eta hauxe da: gabon gauan etxeko suan egurrezko tronko haundi bat jartzea.

Tronko honek sortutako errautsak onuragarriak omen dira piztien aurka eta, gainera, zati bat besterik ez da erretzen, geratzen dena ekaitz egunetan erretzeko gordetzen delarik.

Tronko hau udazkenean ebakitzen zen eta idiek eramaten zuten etxera tarraka.

Bere izaera sakratua zela eta, ez zen kanpoan uzten, baizik eta etxe barruan edo ikuluan animaliekin gordetzen zen.

Diru eskariak dira, alegia, gabonak ospatzeko indartsuen gorde den era.

Gipuzkoako ipar-ekialdean eta Nafarroako Bidasoa inguruko herri batzutan eskaera hori egiteko era berezi bat mantendu da: Olentzero izena duen pertsonaiaren laguntzarekin gabonak abesten eta iragartzen etxez etxe joaten da, era berean dirua eta janaria jasotzen delarik.

Jose Maria Satrustegirengana itzuliz, Olentzero pertsonaiaren etimologiari buruzko sinopsi bat egiten du: 1. XVII. mendean zera esan zuen Lope de Isastik: Gabonei Onenzaro deitzen diogu, onen sasoia.

Badirudi Azkuek ere arrazoi hau onartzen duela: Onenzaro hori onaren garaia besterik ez da eta Olenzaro eta Olentzaro sortu dira.

2. Sebero Altuberen eritziz Noel hitzaren metatesia besterik ez da Olen.

3. Julio Caro Barojak, berriz, O-ren antifonak sinbolizatzen duen ziklo liturgiarekin zerikusia duela dio.

Gabonen aurreko zazpi egunak dira, Frantzian Oleries bezala ezagutzen direnak.